Europako koordinatzaileak dio Lapurdin AHTa egin egingo dutela atzeratu arren

Ernesto Gascok azaldu du Astigarragan ez dela geltokirik izango; Donostiakoa izango da Gipuzkoako nagusia

Carlos Juarez, Iñaki Arriola, Carlos Secchi eta Jacques Couto, atzo, lanetara egindako bisitan, helikopterotik jaisten. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Baiona eta Hego Euskal Herria lotuko dituen tren lasterraren egitasmo zatiaz EB Europako Batasunak duen iritzia eman duEuropako Batzordeko Hego-mendebaldeko AHT Ardatzaren Lehentasunezko Proiektuaren koordinatzaile Carlo Secchik: eraikitzea «zaila» izango dela onartu zuen atzo Tolosan (Gipuzkoa), bertako obretara egindako bisitan. «Aurreikusitakoa baino denbora gehiago beharko da».

Akitaniako presidenteorde Bernard Uthurri eta Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Iñaki Arriolarekin batera izan zenatzo Europako Batzordeko arduraduna tren lasterraren lanetan bisitaldia egiten. Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioko kabinete zuzendari Carlos Juarez eta AEIE Dax Gasteiz taldeko zuzendari Jacques Coutou ere bertan izan ziren. Secchiren arabera, batez ere herritarrak ados ez daudelako atzeratu da Lapurdiko proiektua, baina hori gaindituko den esperantza duela azaldu zuen.

Irailaren hasieran Frantziako Gobernuak iragarri zuen AHTaren Lapurdiko zatiko zundaketak geldituko dituela 2014ra arte. Lurren desjabetzeak indargabetu zituen eta trenbide sarearen aurka zeudenekin hitz egiteko prest agertu zen. Mixel Hiriart Hego Lapurdi Herri Elkargoko presidentea Garraio ministroarekin bildu zen Parisen, eta pozik azaldu zen 2013ko herri galdeketa egin arte AHTko lanak bertan behera geratuko zirelako. Secchik,orain, «pazientzia» eskatu du. «Herritarren elkarlana lortutakoan egingo dute proiektuek aurrera, orduan lortuko baitira lanekin jarraitzeko baldintza egokiak», aditzera eman du.

Aldaketak Gipuzkoan

Gipuzkoan ere izan da tren lasterrarekin lotutako berri gehiago ere. «Abiadura handiko trenak ez du geltokirik izango Astigarragan; geraleku nagusia Donostiako Atotxakoa izango da», jakinarazi zuen atzo Ernesto Gascok, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak. Aldaketekin gastua murriztuko dutela esan zuen. Modu horretan, «beste gauza batzuetarako» baliabide gehiago izango dira.

Gascoren aburuz, Astigarragan egin nahi zen geltokiaren egitasmoa bertan behera geratu da arazo teknikoengatik eta ingurumen alorrekoengatik. Donostiakoa izango da Gipuzkoako geltoki nagusia, eta trenak Iruneraino jarraituko du. Dena den, Donostia eta Irun arteko zatia, horretarako, Europako trenbide zabalerara egokitu beharko dute. Jaurlaritzako ordezkariak baieztatu du Donostiarainoko tren lasterraren zatia 2016rako amaituta egotea espero dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.