Internet

Europako Parlamentuak baztertu egin du Copyright baimena moldatzeko proposamena

Hainbat plataforma aske nahiz Interneteko enpresa handi zuzentarau proposamenaren kontra agertu dira. Wikipediaren webgunean itxita egon da protesta modura.

Ordenagailu eramangarri bat, Wikipedia entziklopedia askeraren web orri bat zabalik duela. JAVIER ROIBAS VEIGA, EFE
2018ko uztailaren 5a
13:07
Entzun

Europako Parlamentuak Copyright baimena moldatzeko proposamena eztabaidatu du gaur, eta kontrako ahots ugari eragin dituen proiektua baztertzea erabaki du. Aurkako 318 boto jaso ditu, aldeko 278 eta 31 abstentzio.

Zuzentaraua aldatzeko proiektuak Interneteko hainbat plataforma askeren kritikak jaso ditu, baita sektoreko zenbait enpresa handirenak ere. Lehenengoek ohartarazi dute "internet irekia" kaltetuko lukeela. Aurka agertu direnen artean da Wikipedia plataforma. Protesta modura, webgunea itxi du gaur. Parlamentuak proiektua baztertu ostean, berriz ere jarri du martxan zerbitzua.

Wikipediak ohar bidez azaldu duenez, proiektuak "Europako egile eskubideak gaurkotu eta gizartearen iformazioan herritarren parte hartzea sustatu beharrean, lineako askatasuna mehatxatu eta filtro, muga eta debeku berriak ezarriko ditu".

Wikipedia bera arriskuan legokeela ohartarazi du entziklopedia askeak. Izan ere, arau berriak zaildu egingo luke albisteetara sare sozialen bidez eta bilaketa motoreen bidez sartzea.

Zuzentarauaren sustatzaileek erantzun dute proposamenak ez liekeela Wikipediaren gisako plataformei eragingo, eta "albiste faltsu kanpaina" bultzatzea leporatu diote Google-i. Alex Boss europarlamentari kristaudemokrata alemaniarraren esanetan, proiektuaren helburua da "interneteko sortzaileek beren ekarpenengatik ordain bidezko bat jasotzea".

Proposamena begi onez ikusi dute hainbat artistak, eta 1.300 sortzaile baino gehiagoren babesa bildu du; horien artean, Paul McCartney eta James Blunt musikariena.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.