Europako hauteskundeak
Europar guztien eskubide demokratikoak urratu ditu Espainiako Gobernuak HZren iritzian
Herritarren Zerrendako hautagai Walter Wendellinen iritzian, Espainiako Gobernuak HZren kontra egin duenean "europar guztien eskubideak" urratu ditu. Gainera, jarrera hori "herri honetan etengabe egiten dutenaren beste adibide bat besterik ez da" eta adibide gisa jarri ditu "egunkariak ixtea eta erakunde sozial naiz politikoak legez kanpo uztea". "Eragile politiko eta sozial" desberdinekin harremanetan jarriko direla esan du Wendellinek, egoeraren berri eman eta HZren programaz hitzegiteko.
Wendellinek Donostian egin ditu adierazpenak, prentsaurrekoan, eta espainiako Gobernuak "europa mailako printzipio demokratikoak bortxatu" dituela esan du, HZ legez kanpo uzteak ez baitio "balizko botu emaileei" bakarrik eragiten, baita "Euskal Herriko eta Europa osoko biztanleei ere"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu