Politika

Europar konstituzioaren aurka agertu da HZ

Europako itun konstituzionala salatu egin du gaur Herritarren Zerrendak, Bilbon. Izan ere, HZkoen iritzian, hitzarmen horrek ez ditu hainbat giza eskubide bermatzen, eta beste asko urratu egiten ditu. “Askatasun eta justizia eskubideak alde batera utzita, errepresioan eta militarismoan oinarritutako izaera duen ituna” dela kritikatu du Marije Fullaondo Europako hauteskundeetan HZko zerrendaburuak.

2004ko urriaren 2a
17:37
Entzun
Herritarren Zerrendak ezetz esan dio Europar Konstituzioari. HZ ez da Europako Konstituzioaren aurka agertu den alderdi bakarra. Hori dela eta, afera horren inguruan euren posizioa erabaki ez duten alderdiei dei egin die HZk “ezetza argi eta garbi adierazdezaten”. Konstituzioa salatzen duten alderdien artean harremanak eta bilerak izaten ahaleginduko direla hitzeman du Fullaondok. Halaber, “indarrak batu eta bidean aurrera jarraitzekoa asmoa” dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.