Telebista

'Euskadi Movie' saioko 'sketch' bat kendu du Pausoka ekoiztetxeak, "kexuren bat izan baino lehen"

Josu Jon Imaz energia konpainia bateko goi kargu izendatu izana ironiaz lantzen zuen atalak. EH Bilduk "zentsura" egotzi dio ETBri. Bideoa: Ataletik kendu duten sketch-a. [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=QE9-jHh_q7o#t=63[/youtube]

Edu Lartzanguren.
2014ko maiatzaren 19a
19:50
Entzun

Kargu politikoak utzi ondoren, hainbat politikariri energia alorreko konpainia handiek administrazio kontseiluetan postuak eman dizkietela-eta, gaiaren inguruko sketch bat aireratu zuen ETB2ko Euskadi Movie umore saioak martxoaren 20an. Besteak beste, Jose Maria Aznar, Felipe Gonzalez eta Josu Jon Imaz aipatzen zituzten. Badirudi ETBk ez duela berriz emango sketch-a saioaren atal horren errepikapenetan, kopiatik kendu baitute. EH Bilduk «zentsura» salatu du.

Unai Urruzuno legebiltzarkideak galdera igorri dio Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiari sketch-arekin gertaturikoaz galdetzeko. Iturbek erantzun duenez, ekoiztetxeak erabaki du pieza erretiratzea. «Obra ekoizteko erantzukizuna programaren zuzendaritzari dagokio, eta berak du azken konposizioa egiteko ardura», argudiatu du Iturbek.

Erabakia Pausoka ekoiztetxeak hartu duela baieztatu dio BERRIAri Javier Bikuña Euskadi Movie saioko zuzendariak. «Kexuren izan baino lehen, batzutan berriz begiratzen ditugu saioen edukiak eta mingarria izan daitekeen zerbait kentzen dugu». Halakoak «oso gutxitan» egin dituztela esan du Bikuñak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.