LOMCE legearen egutegiari eta aplikatzeko moduei dagokienez, Euskadiko Eskola Kontseiluak adierazi du ez dagoela legea 2014-2015 ikasturtean aplikatzen hasterik. Hurrengo ikasturteei begira, kontseiluak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu dio bere gain hartzeko "eragin negatiboak" txikiagotzen saiatzeko ardura. Kontseiluaren arabera, euskal hezkuntzako lege baten diseinuak, "eskola komunitate osoaren lankidetza eta adostasuna aintzat hartuta", lagundu egin dezake "Euskadiko eskumen esparru bera hobeki garatzen eta antolatzen".
Erakunde eta hezkuntza eragile guztiek legearen aurka azaltzen duten akordio maila "handia", kontseiluaren ustez, "aurrekari ona" da hezkuntza sistemak aurrerantz jarraitzea ahalbidetzen duten formula praktikoak aurkitzeko bidean.
Kontseiluak LOMCEk ekar ditzazkeen arriskuez ohartarazi du: "Ez da inondik inora gure hezkuntza sistemaren premiei egokitzen, eta aplikatzeak, oztopoa eragingo du azkeneko harmarkadetan jarraitutako aurrerapen ibilbidean".