Musika

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abonu denboraldi "berezia" eskainiko du 25.urteurrenean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 25.urteurrena ospatuko du datorren urtean. Beraz, 2006/2007 denboraldia berezia izango da orkestrarentzat. Urtemuga berezi hori ospatzeko EOSak ohiz kanpoko hainbat ekitaldi prestatu ditu. Iñigo Alberdi zuzendari nagusi berriak, besteak beste, 21 estreinaldi jasotzen dituen abonu denboraldi "berezia" aurkeztu du gaur. Izan ere, abonu denboralditik kanpo "urteurrenarekin lotutako beste ekitaldi batzuk ere egingo baitira".

2006ko ekainaren 5a
18:32
Entzun
Guztira 100 kontzertu baino gehiago emango ditu EOSk 2006/2007 denboraldian. Horietatik 58 izango dira abonu denboraldikoak. Operak, jaialdietako parte hartzeak, birak, matineak eta beste jarduera batzuk gaineratuta "hiru edo lau egunetik behin, kontzertu bateko bataz bestekoa ematen duen kopurua", hain zuzen.

Gaur aurkeztutako egitarauak honakoak bilduko ditu, besteak beste:

Zuzendariak: Cristian Mandeal eta Gilbert Varga titularrez gain, Giovanni Antonini ariko da lehen aldiz, eta Miguel Angel Martinez EOSeko zuzendari ohiaere, beste askoren artean.

Musikari bakarlariak: Frank Peter Zimmermann biolisnista eta Radu Lupu pianista ariko dira, Julia Fischer biolinista eta Xabier de Maistre Vienako Filarmonikako harpa jotzaileaz gain.

Abesbatzak: Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Andra Mari Abesbatzarekin batera obrak taularatuko du EOSek.

Ahots bakarlariak: Sergei Alekshaskin baxua nabarmentzen da, Alan Titus, Joan Cabero, Cecilia Diaz, Maite Arruabarrenaeta Iñaki Fresanez gain.

Estreinaldiak: 21 obra estreinatuko dituzte, horien artean Zuriñe Fernandez Gerenabarrenaren Izarrarri obra berria, orkestraren enkargua.

Urtemugak: Mozart eta Arriagaren urtemugaz gain, Aita Donostiaren heriotzaren 50. urteurrena beteko da eta haren Acuarelas Vascas-ek zabalduko du denboraldia.

Diskoak: Juan Crisostomo Arriagari eskainiko zaio Euskal Konpositoreen Bildumako X. alea. EOSen 34. diskoa izango da.

Beste ekitaldiak: Musika Hamabostaldian, Mozarten Il rapto del serraglio eta Bastien und Bastienne operak. Eta OLBEn, Pucciniren Tosca. Gainera, Errenterian (Musikaste), Zallan eta Tolosan kontzertuak emango dituzte.

Irteerak: Bordelera egingo dute irteera bat (Grand Theatre de Bordeaux), Bordeleko Orkestra Nazionalarekin egingo duten elkartrukeari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.