Patxi Lopez lehendakariak gogor kritikatu du EAJk eskumenen inguruan erakusten duen jarrera. Espainiako Gobernuari «estatuaren deszentralizazioa behin eta berriz» eskatzen badio ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan udalei eskumen gehiago ematea aipatu den aldiro aurkako jarrera erakutsi izana egotzi die. Hala, «Euskadin ere dezentralizatzaile» izateko exijitu die.
Abuztuaren 30ean egingo du Eusko Jaurlaritzak udakoopor osteko lehen gobernu bilera, Donostiako Miramar jauregian. Lehendakariak iragarri duenez, Udalen Legea onartuko dubere gobernuak. Behin Eusko Legebiltzarrera iritsita, eztabaida «zintzoa eta irekia» sortzea espero du. Izan ere, «alderdien interesengatik izan ez balitz», duela 25 urtetik indarrean egon beharreko araudia dela iruditzen zaio.
Lehendakariak salatu duenez jeltzaleek ez dute foru aldundiek dituzten eskumen batzuk udalen esku uzterik nahi, boterea galduko dutela uste dutelako. Horregatik, legearen eztabaidara «tokiko ikuspegiarekin» gerturatzeko eskatu du. Lege horrekin udalak «adinez nagusi» bihurtu nahi ditu Jaurlaritzak. Alegia, udalenak diren eskumenak argi zehaztu, behar dituzten eskumen berriak eman eta tokiko erakundeen finantza gaitasuna bermatu nahi da.
«Euskadin ere deszentralizazioaren aldeko» izateko eskatu die jeltzaleei
Udalen Legearekin tokiko erakundeak «eskumenez eta diru baliabidez bete» nahi ditu Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu