politika

Euskadiren Eguna egutegitik kendu du Eusko Legebiltzarrak

Bertan behera utzi du urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna arautzen zuen legea. EAJk ez du baztertu uztailaren 25a izatea ordezkoa.

2013ko azaroaren 14a
16:50
Entzun

2010ean PSE-EEk gobernatzen zuenean erabaki zuten Gernikako Estatutuaren eguna jaia izatea Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Jaurlaritzak 2011n eta 2012an baino ez du ospatu modu ofizialean Euskadiren Eguna, Patxi Lopezen agintaldian, eta orain Legebiltzarrak araua indargabetzeko legea onartu du, EAJ eta EH Bilduren botoei esker. Bi alderdi horiek erabaki zuten egutegi ofizialetik kentzeko bidea egite.

Urtea amaitu baino lehen erabakiko dute ordezko eguna zein izango den. Datorren urteko egutegia eginda dauka Jaurlaritzak, baina urriaren 25a beste egun batengatik aldatu nahiko luke dekretu bidez. Uztailaren 25era aldatzeko proposamena jaso du Arabako alderdietatik, Juan Mari Aburto Enplegu sailburuak azaldu duenez —EAJko eta PPko Arabako Batzar Nagusietako eta Udaletako ordezkariak ahotan darabilte aukera hori azkenaldian—, eta Jaurlaritzak ez du gaizki ikusten. Lan Harremanen Kontseiluko eta Eliza katolikoko ordezkariekin hitz egingo du eguna zein izango den legebiltzarrean proposatu aurretik.

Egun horren ordez Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3, jaiegun izendatzeko proposamena egin du EH Bilduk zuzenketa baten bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.