Josu Jon Imazen aburuz, beharrezkoa da bereiztea "gehiengoen joko politikoa erkidego bat definitzeko unean beharrezkoa den akordio zabalaren aurrean. Azaldu du EAJk bere buruari helburu gisa ezarri diola Euskadiren etorkizuna erabakitzeko akordio integratzaileak lortzea. "Ziur gaudelako beharrezkoa dela Euskal Nazioaren sentimendu eta nortasun politikoen aniztasuna akordio batean integratzea".
Egun indarrean dauden akordioak baina onespen txikiagoa dutenak ez inposatzeko gehiengo kualifikatuak behar direla azaldu du Imazek. Hain zuzen, euskariden etorkizunari buruz akordio integratzaileak lortuz lortuko da hori.
Politika
Euskadirentzako Estatutu berri bat eskatu du Imazek
EAJren sorreraren 111.urteurrena ospatu dute gaur Bilbon eta Mutrikun (Gipuzkoa). Josu Jon Imaz EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan da protagonista Bilbon eta Euskadirentzako Estatutu berri baten aldeko apustua egin du. Imazen hitzetan, estatu berri horrek "sortzen ari den Europa berrian autogobernua beharrei" erantzun beharko die. Gainera, azaldu du testu berri horrek "erabateko eskumena" eman beharko diela euskal erakundeei hizkuntza, hezkuntza eta kultura garatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu