Dozenaka euskahaldun batu dira gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan AEK-k deitutako Gu ere euskahaldunak gara ekimenera. Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian taldeko argazkiak atera dituzte. Euskara jakin ez, ahaldundu eta ikasi ondoren euskaraz bizi diren euskahaldunak izan dira protagonista bertan, "Euskal Herrian diren milaka eta milakaren izenean".
AEK-k 19. Korrikako mezua nabarmendu nahi izan du gaurko ekintzaren bidez. Izan ere, AEK-ren ustez, “gaur egun euskahaldun diren horien erabakia eta ibilbidea nabarmentzekoa da oraindik abagune horri heldu ez dioten euskaltzale erdaldunen aurrean". Bid ebatez, AEK-k herritar helduei euskahalduntzeko gonbitea egin die.