Hezkuntza

Euskal Curriculumari buruzko ekarpenak eman dizkiote Camposi eskola publikoko eragileek

Euskal Eskola Publikoko hiru erakundeek –Sarean, EHIGE eta BIHE– Euskal Curriculumari buruzko proposamena eman diote gaur Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari. Sabina Lopez Sarean elkarteko presidentea, Imanol Zubizarreta EHIGEko presidentea eta Xabier Mendizabal BIHEko presidentea bildu dira Camposekin.

2006ko azaroaren 2a
17:41
Entzun
Euskal Curriculumaren gaineko ekarpenak biltzen ari da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Gaur, Sarean, EHIGE eta BIHE Euskal Eskola Publikoko erakundeek Euskal Herriko Curriculuma izeneko proposamena luzatu diote Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuari.

Imanol Zubizarreta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak azaldu duenez, Euskal Curriculuma osatzerako unean proposamen hori aintzat har dezatela nahi dute Euskal Eskola Publikoko hiru erakundeek. Era berean, "EAEko Curriculum Ofizial honen egite prozesuan" languntzeko prest daudela jakinarazi diote. Hiru erakundeek adierazi dutenez Euskal Curriculumak "bermatu egin behar du gure hizkuntza eta kultura ikasteko eskubidea".

Zubizarretaren hitzetan Euskal Herriko Curriculuma idazterakoan, Euskal Herrian dagoen "errealitate politiko, sozial eta kultural osoa" hartu dute kontutan. Horrenbestez, BIHEko presidenteak azaldu duenez, "Nafarroan eta Iparraldean izan daitezkeen prozesuetarako baliagarri izateko nahia dauka". Azaldu du Nafarroako eta Iparraldeko eragileekin harremanetan daudela, "tokian tokiko prozesuak ahal den heinean bultzatzeko".

Tontxu Camposek bat egin du ideia horrekin eta azaldu du Hezkuntza Sailaren helburu nagusia dela Eskal Curriculuma "EAEko hezkuntza sistemako ikastetxe guztietan aplikagarria izatea eta erreferentzia bezala balio izatea Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian garatzen direnentzat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.