hezkuntza

Euskal currikulumetik ez du 'Euskal Herria' terminoa ezabatuko Jaurlaritzak

Hezkuntza sailburuaren arabera, Euskal Herria "zazpi lurraldek bat egiten duten euskararen zonaldea eta euskaldunok partekatzen dugun kultura eta hizkuntzaren eremua da".

2009ko uztailaren 27a
18:17
Entzun
Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du euskal currikulumetik ez duela 'Euskal Herria' terminoa ezabatuko, "Euskal Herria izan badelako. Zazpi lurraldek bat egiten duten euskararen zonaldea eta euskaldunok partekatzen dugun kultura eta hizkuntzaren eremua da".

Hala ere, Zelaak adierazi du Hezkuntza arloan Euskal Herria zer den zehaztuko duela, haren ustez,"haurrek zientifikoa eta errealitatean oinarritutako hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako". Horregatik, Jaurlaritzak euskal currikulumean 'Euskal Herria' terminoa ez du erakunde juridiko-administratibo moduan definituko, "hobetzen ari garen orain arteko euskal currikulumean zehazten zen gisara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.