Euskal enpresarien "jarrera arduratsua" aitortzeko eskatu du Confebaskek

2013ko irailaren 26a
14:39
Entzun

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak esan du euskal enpresariak Espainiako Estatuko "serioenak" direla lan erreformaren aplikazioari dagokionez, eta haien "jarrera arduratsua" aitortzeko eskatu du.

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Lujua, eta bertan esan du zerga erreformarekin aurreztutako dirua "zuzenean" bideratu beharko litzatekeela enplegua sortzera. EAJk eta PSE-EEk lortutako akordioarekin pozik azaldu da, "herri honek egonkortasun itun baten beharra" duela iritzita. Poztasun hori ñabartu du ondoren: "Akordioak ekonomia errealean eragin handiagoa izatea nahiko genuke enpresariok".

Egungo egoera ekonomikoan enpresariek, zergak igota, "ahalegin handi bat" egin behar dutela onartu du Lujuak, baina egoera horrek "iraungitze data" izan behar duela ohartarazi du: "Suspertze ekonomikoa iristen denean, zergek behera egin beharko dute, bestela ez baikara lehiatuko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.