euskal presoak

"Euskal errepresaliatu politikoak etxeratuko dituen konponbidearen bila" hasteko eskatu die Etxeratek eragileei

"Errepresaliatu politiko gehiago sorraraziko ez dituen" konponbidea bilatu behar dela uste du Etxeratek, eta horretarako deia egin diete Euskal Herriko eragileei. Beraien iritzian denen ardura da EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa "jasaten ari den baldintza gordinekin amaitu" eta Euskal Herriratzea, beraiek ekarpena egiteko. Hori guztia eskatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte urriaren 28rako, hileroko gisan azken ostiralerako.

2005eko urriaren 21a
19:02
Entzun
Euskal gizarteari dei egin dio Etxeratek "sakabanaketaren aurka eta euskal preso politikoak estatus politikoarekin Euskal Herriratuak izan daitezen" eskatuz mobilizatzeko.

Beren iritzian, "konponbidea lortzeko dagoen borondatea zapuztu nahian dabiltza espainiar eta frantziar estatuak", besteak beste, sakabanaketa politika indarrean mantenduz. Euskal Herriko "instituzio eta alderdi politikoek Estatuen biolentziaren aurrean ezer egin gabe" jarraitzen dutela salatu dute.

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok pausuak emateko eskatu duela gogorarazi dute, baina, berak euskal presoak Euskal Herriratzeko asmorik ez duela aitortu izana kritikatu dute. Frantziako Lehen ministro Dominique De Villepinen "isiltasuna" ere salatu dute: "gatazka politikoak frantziar Estatuarekin zer ikusirik izango ez balu bezala. Ikusten dugu ordea, zer nolako baldintzetan dituzten gure senideak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.