Hego Euskal Herriko lau hiriburuetarako egin du deialdia. "Herritar librez osaturiko euskal errepublika askearen aldeko aldarria" egitera deitu dute koalizioko kideek.
Herrien eskubideen alde. Gurea errepublika askea! leloa aterako dute kaleetara egun horretan, eta herritarrei mobilizazioetara batzeko deia egin diete.
Mobilizazioak 20:00etan izango dira: Donostian Konstituzio plazan, Gasteizen Andra Mari Zurian, Iruñean Vianako Printzearen plazan, eta Bilbon Arriagan —azken hori 19:00etan—. Elkarretaratze bakoitzean mosaiko bat osatuko dute.