Igandean izanen da euskal eskola publikoaren aldeko festa, Iruñean. Takoneran, Antoniuttin eta Vistabellan izanen da, Eskola, euskaldun-ona eta publikoa lelopean. 12. edizioa da aurtengoa, eta Elorri eta Mendigoiti ikastetxeek antolatu dute, elkarrekin.
Goizeko hamaiketan Bai eskolak euskalduntzeari ekimenarekin bat eginen dute, Nafarroako Legebiltzarraren aurretik kalejira eginez Takoneraraino, festari hasiera emateko. Egun osoan musika egonen da, haurrentzako jolasak, herri kirolak, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerdia... Aurten, berrikuntza gisa, Vistabellan herri bazkaria eginen dute; dagoeneko txartel guztiak salduta daude.
Elorri eta Mendigoiti, Mendillorri auzoko D ereduko ikastetxeak dira, eta "urte osoko lanaren ondorioa izanen da igandeko ekitaldia", gaur aurkezpenean esan dutenez. Ikastetxeetako gurasoek nabarmendu dute euren eskaerarengatik sortu zituztela D ereduko ikastetxeak auzoan. Sarrigurengo haurrak ere joanen dira bertara laster, "eta espazioa arazo bilakatuko da orduan". DBHko Institutua eraikitzen ari dira -D eredukoa izanen da hori ere-, irailerako abian nahi lukete, baina lanak motel doazela esan dute.
euskara
Euskal eskola publikoaren aldeko festa igandean, Iruñean
Takoneran, Antoniuttin eta Vistabellan izanen da, Elorri eta Mendigoiti ikastetxeek antolatuta. Leloa, 'Eskola, euskaldun-ona eta publikoa'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu