Maiatzaren 18an eta 19an ospatuko dute Sortzen-Ikasbatuaz taldeak urtero euskal eskola publikoaren alde antolatzen duen festa. Iruñean izango da. 18an, Txantrea auzoan; 19an, Takoneran, ohi bezala. Gaur aurkeztu dituzte jairako egindako kantua eta bideoklipa.
Bernat Etxepare ikastetxeko ikasleek idatzi dute kantua, eta Demode Quartet taldeko kideek interpretatu dute. Bideoklipa, berriz, Josu Santestebanek zuzendu du.
Gogoeta betean murgilduta dago Sortzen-Ikasbatuaz, elkartea berritzeko. Helburuak, lan ildoak eta funtzionamendua berrikusten ari dira, eta hausnarketa horren berri emateko eta hedatzeko ere baliatu nahi dute aurtengo jaia.