HEZKUNTZA

Euskal eskola publikoaren jaia ospatu dute Murgian

"Lasaitasuna" adierazi dio Cristina Uriartek hezkuntz komunitateari, Jaurlaritzak "lanean jarraitu eta lege tresna guztiak erabiliko baititu kalitatea bermatze aldera".

2013ko ekainaren 3a
12:51
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eman zion hasiera atzo euskal eskola publikoaren aldeko XXII. jaiari, Murgiako udaletxeko plazan (Araba). Murrizketen eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Espainiako lege organikoaren kontrako protesta ugariren artean hartu zuen hitza Uriartek.

Uriartek ez zuen xehetasunik eman, baina esan zuen Jaurlaritzak ahalegina egingo duela lege organikoa, "gaur egun dagoen bezala, Euskadin ez ezartzeko". Uriarteren esanetan, lege hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzea "atzerapauso izugarria" izango litzateke, eta ez dute "ametituko".

PSE-EEren izenean, Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohia izan zen jaialdian. Haren ustez, egungo Jaurlaritzak hezkuntza erreformari emandako erantzuna "oso ahula" da. EH Bilduko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabala ere joan zen festara, eta PSE-EEk nahiz EAJk zuzendutako Jaurlaritzek eginiko murrizketen kontra hitz egin zuen: "Ez da irtenbidea. Hezkuntzan inbertitzea da irtenbidea, Europak ezarritako mailetara heltzeko".

Jendetza elkartu zen Murgian, nahiz eta euria eta hotza egin egun osoan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.