POLITIKA

"Euskal estatu independenterantz urratsak" egiteko asmoa azaldu du EAk 10. kongresu hasieran

Barañainen egiten ari da biltzarra Eusko Alkartasuna. Krisi ekonomikoa gainditzeko EH Bildu "oinarrizko tresna" izatearen alde egin du Maiorga Ramirezek.

2013ko maiatzaren 18a
16:46
Entzun

10. biltzarra hasi du Eusko Alkartasunak gaur, Barañainen (Nafarroa), eta "euskal estatu independenterantz urratsak" egiteko asmoa adierazita ekin diote biltzarrari. Kongresua hasi aurretik, Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkari nagusiak esan du Euskal Herria "larrialdi sozialean" dagoela eta, aldi berean, herritarrek erabakitzeko eskubidea errespetatua izan dadin nahi dutela.

500 konpromisario inguru daude bilduta, eta ponentzia politikoari, sozioekonomikoari eta alderdiko estatutuei aurkeztutako 536 emendakin eztabaidatuko dituzte. Zuzendaritza berria ere aukeratu beharko dute.

Ramirezek nabarmendu du "irmotasunez" defendatu dituela EAk bere oinarri ideologikoak, eta gaineratu du egungo egoera politikoan erantzukizuna duela alderdiak. "EAk kongresu honetan bilatzen dituen erantzunak dira nola egin EH Bildu aldaketa politiko eta sozialerako tresna onena izan dadin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.