Ekainaren 5ean 34 herritan izango diren galdeketetan euskal estatuari buruz galdetuko dela eta, Independentistak sareak eskatu du baiezkoa bozkatzeko, Urretxun (Gipuzkoa) emandako prentsaurreko batean jakinarazi duenez. “Euskal estatua eratu eta errepublika independentea aldarrikatzea da etorkizunerako alternatibarik onena. Are gehiago dependentziak arlo politikoan, kulturalean, ekonomikoan zein sozialean sortzen dizkigun kalteak ikusita. Gure hautua oso argi eta garbia da, baina euskal estatuaren aldeko arrazoiak kalean zabaldu, eztabaidatu eta konpartitu nahi ditugu, aniztasunean”.
Sarearen arabera, Euskal Herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko “oso une egokia” eskaintzen dute herri galdeketek, eta parte hartzera dei egin du.
Ekainaren 5etik aurrera, berriz, “euskal estatuaren aldeko subjektua metatu eta aktibatzeko” zeregina egongo dela uste du. “Estatu propioaren eraikuntza prozesua zabalduko duen aroa hasiko da”.