Espainiako Gobernuak iragarri dituen murrizketen kontra, "azken erreformen eta gertatuko direnen aurka" mobilizatzeko deia egin du euskal gehiengo sindikalak. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioa ekainaren 12an izango da, Bilbon, 17:30ean. Maiatzaren 25erako sektore publikoan deitu duten grebaren ondorengo mobilizazioa izango da.
"Neurri antisozialak berehalakoan erretira" ditzala eskatu nahi diote manifestazioan Espainiako Gobernuari, eta Hego Euskal Herriko erakundeei euren politikak aldatu, eta dekalogo sindikaleko eskaerak aintzat har ditzatela eskatuko diete. Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua ere aldarrikatuko dute, eta erakundeei eskatu gai horien gaineko iritzia eman dezatela.
Sindikatuen ustez, erabakiak plan zabal baten parte dira, eta Europako Batasunak krisia gainditzea erabaki du, baina ekonomian aldaketarik egin gabe. "Espekulazio horri ez zaie aterik itxi, eta milaka milioi euro eman dizkiete banketxeei egoerak bere horretan iraun dezan", dio sindikatuek egindako ohar bateratuan.
Langileen pobrezia eta laguntza sozialen hondoratzea dakarten neurriak besterik ez dira sindikatuentzat, eta politikak aldatu behar direla uste dute. Horrez gainera, Hego Euskal Herriko gobernuek Espainbiako Gobernuarekiko duten erabateko menpekotasuna salatu dute, eta sindikatuak aldarrikatzeko gunerik eta babesik gabe geratzen direla.
Lan merkatuan eta negozio kolektiboan aldaketa handiak eskatzen ari dira bankuak eta botere ekonomikoak, salatu dutenez, eta garai gogorren kontra mobilizatzeko garaia heldu dela.
ekonomia
Euskal gehiengo sindikalak manifestaziora deitu du ekainaren 12rako
Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen kontra egiteko manifestaziora deitu dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Manifestazioa Bilbon izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu