Politika

Euskal gizartea ETAtik aspaldi autodeterminatu zela erantzun dio Ibarretxek Zapaterori; PPtik autodeterminatzeko eskatu dio Otegik

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo Donostian egindako adierazpenei erantzun diote Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak eta Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak. Zapaterok esan zuen Euskal Herriak "ETAtik autodeterminatu" behar duela. Ibarretxek erantzun dio euskal gizarteak aspaldi egin zuela urrats hori, eta bidegabekoa dela "Euskadiren independentzia bezalako helburu jatorrak ETAren indarkeriarekin nahastea". Otegik, berriz, "PPtik autodeterminatzeko" eskatu dio Zapaterori, eta konponbiderako urratsak emate aldera iraganeko estrategiak alboratzeko.

2005eko martxoaren 7a
19:46
Entzun
Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori esan dio atzo Kursaalean egin ztuen adierazpenak "bidegabekoak" direla. Zapaterok zera esan zuen: "autodeterminazioaz hitz egiten duten horiek adorea izan behar dute, bihar, beraien seme-alabei ETAren pistoletatiketabonbetatik independizatzeko gai izan zirela esateko".

Ibarretxek dio, "bidegabekoa" dela "Euskadiren independentzia edo Espainiaren batasuna bezalako helburu jatorrak ETAren indarkeriarekin nahastea". Gaineratu duenez, "euskal gizartea aspaldi independizatu zen ETArtik. Euskal gizartearen gehiengo handi batek ETA desagertzea nahi du", esan du.

ETAk ez duela beraien martxa politikoa baldintzatuko azpimarratu du Jaurlaritzako Lehendakariak, eta "ez du oztopatuko euskal gizarteak bere etorkizunean egin nahi duena azaltzea".

Otegi: "Zapatero prest al dago eragileek adosten duguna errespetatzeko?"

Otegi Batasuneko buruak Zapaterori erantzun dio "PPtik autodeterminatzeko" eta iraganeko estrategiak alboratzeko. Bere ustez hori urrats garrantzitsua litzateke konponbiderako.

Batasuneko buruzagiaren iduriko, Zapaterok zailtasunak ditu herriek erabakitzeko eskubidea dutela onartzeko eta horregatik sartzen da espekulazioetan. Ildo horretatik honakoa galdetu dio Espainiako presidenteari: "«Zapatero prest al dago eragile politiko eta sindikalekadosten duguna errespetatzeko? Bai edo ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.