Euskal hedabideen salaketa sostengatu du Mitterrandek

2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Atzo Baionara egindako bidaian, Frederic Mitterrand Frantziako Kultura ministroak arrazoia eman zien diskriminazioa salatu zuten euskal hedabideei. Diskriminazioa saihesteko asmoz, irizpideak aldatzea eskatuko dio CPPAP batzordeari, «ingelesez egindako hedabide bati legozkiokeen eskubideak» bermatzeko. Batzorde horrek Frantzian sarean ezartzen diren hedabideei laguntza eman edo ez deliberatzen du. Ipar Euskal Herriko Hitza, Kazeta.info eta Okzitaniako La Setmana argitalpenei diru laguntzak ukatu edo murriztu zizkien batzorde horrek, euskara hutsezkoak direlako. Gainera, informazio orokorra lantzen duen hedabide izaera ukatu zien, argudiatuta euskaraz dakitenek baino ez dutela irakurtzen. Mitterrandek jakinarazi zuen kasua hurbiletik aztertzen ari dela eta batzorde horri irizpideak aldatzea proposatuko diola. «Konstituzioko 75-1 artikuluak Frantziako altxortzat hartzen ditu eskualdeetako hizkuntzak», erran zuen. CPPAP batzordeak Hitza-ri helarazitako gutun batean puntu bera nabarmentzen zuen: azaldu zuen aipamen horrek ez diela neholako eskubiderik aitortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.