Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala joango da Estrasburgoko eztabaidara

Urriaren 25ean Europako Legebiltzarrean egingo den Euskal Herriko gatazkari buruzko eztabaidara Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala joan da. Besteak beste, Euskal Herria herri gisa aitortzea beharrezkotzat jo dute prozesuan aurrera egiteko eta nabarmendu dute Estrasburgoko eztabaida "lehen urratsa" izan daitekeela.

2006ko urriaren 19a
17:03
Entzun
Besteak beste, Aralar, Batasuna, EHAK, EA, LAB, ELA eta Hiruko ordezkariek osatuko dute taldea. Hauekin batera, Euskal Herri osoko beste eragile politiko eta sozialek egingo dute Estrasburgora bidaia. Nabarmendu dute herri gisa doazela eztabaidara eta Europak prozesua babestu behar duela gaineratu dute.

EAko Rafa Larreinak hitz egin du Donostiako agerraldian izan diren hogeita hamar lagun ingururen izenean. "Ordezkaritza hau, oso esanguratsua, zabala, jendetsua eta irekia da", azaldu du. Larreinaren hitzetan, ordezkaritzak "Euskal Herri osoa ordezkatzen du, banaketa administratibo eta muga artifizial guztien gainetik".

EA-ko antolakuntza idazkariak nabarmendu du Europako Legebiltzarrean Euskal Herriko gatazkari buruz eztabaidatzeak duen garrantzia. "Euskal Herriko bakearen eta demokraziaren alde egin dezake". Gaineratu du Europako Batasunak baduela laguntzeko modu zehatz bat: "Euskal Herritarren erabaki demokratikoak errealitate bihuratzeko aukera izango duela babestuz, bermatuz eta zainduz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.