«Alternatiba, ezker abertzalearekin, Eusko Alkartasunarekin eta Aralarrekin koalizioan, hauteskundeetan parte hartzera indarra, gogoa eta ahalmena bikoiztuta doa, Euskal Herri zeharo desberdina mundu zeharodesberdin batean eraikitzeko, Madrilen ahots ahaltsuaizateak errazago egingo duena». Horrela laburbildu zituenAlternatibako eledun Oskar Matutek Amaiur koalizioan joanda bere alderdiak dituen helburuak.
Alternatibaren VII. batzar nagusiaren amaieran egin zituen hitzok Matutek, eta Bilduk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan bezala, Amaiurrek azaroaren 20ko Espainiako Kongresurako bozetan edukiko dituen emaitza onez ziur agertu zen. Izan ere, Alternatibaren arabera, Amaiurren emaitzak alderdi bakoitzaren boto-emaileen batuketa baino «askoz ere gehiago» izango dira, «pertsona oso desberdinen konfiantza eskuratuko dugulako».
«Euskal Herri zeharo desberdina» nahi du Alternatibak
Oskar Matuteren arabera, Amaiur «alde bakoitzaren batuketa baino askoz ere gehiago» izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu