“Lehentasunak bake eta normalizazio demokratikoa lortzea izan behar du, eta hori lortzeko ez dago ihesbiderik. Euskal Herria sujetu politikoa da eta onartua izan behar du”, nabarmendu du LABeko idazkari nagusiak.
Alde horretatik, Euskal Herri osoan “trantsizionazional” bat eraikitzeko euskal herritar guztien hitza errespetatu behar dela ohartarazi du: “Horregatik esaten dugu ez dela garaiarik estatutuaren inguruan eztabaida egiteko, garaiak dira oinarri demokratikoak ezartzeko, herritar guztiok bake eta demokrazian bizi nahi dugulako”.
Aberri Eguna
Euskal Herria "aukera politiko handi batean aurrean" dagoela uste du LABek
Rafa Diez LABeko idazkari nagusiaren aburuz, "bakea eta normalizazio demokratikoa" lortzea da une honetan politika arloan lehentasuna, eta beren indarrak horretarako erabiliko dituztela adierazi du. Aberri Eguneko agiria plazaratu du LABek, eta bakerako eta normalizaziorako urratsak egin behar direla nabarmentzeaz gain, helburu horiek lortzeko bidea Euskal Herria sujetu politikoa dela onartzea eta euskal herritar guztien hitza errespetatzea dela agertu dute. Euskal Herria "aukera politiko handi baten aurrean" dagoela iritzi dio Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu