aberri eguna

"Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa" aldarrikatuko du Udalbiltzak Aberri Egunean

Herrigintza "guztien eginbeharra" dela azpimarratuko du erakundeak. 2000ko Aberri Eguneko adierazpen berdina egingo du aurten, orduko "oinarri eta filosofia berei" eusten dielako.

2013ko martxoaren 25a
18:37
Entzun

Duela hamahiru urte Udalbiltzak plazaratutako adierazpena berreskuratuko dute aurtengo Aberri Egunean: "Egokia irudi zaigu gaur egunera, hamahiru urtera ekarri eta zabaltzea, oinarri eta filosofia berei eusten diegulako", adierazi dute gaur egindako agerraldian. Munduan zabalduta dauden euskal herritarrak eta euskal jatorriko lagunak ere gogoan izan dituzte, uste baitute nazioarteari Euskal Herria badela erakusteko "funtsezkoa" dela diasporako kideen lana.

Aurrera begira, Udalbiltza bera "gehiago gorpuztea" dute xede. 1.276 udalbiltzakide dira gaur egun, zazpi euskal lurraldeetakoak, baina "gehiago" izan nahi dute. Horregatik, orain arte atxikimendua eman ez dutenei egitasmora batzeko deia egin diete. Euskal Herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa ere agertu dute.

Joan den martxoaren 2az geroztik abian da berriro ere Udalbiltza. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.