Euskal Herria esnea

Euskal Herria Esnearen kontrako prozedura zigortzailea bertan behera uzteko eskatu diote Iñigo Urkulluri

4000 euroko isuna jarri die Eusko Jaurlaritzak, produktuak euskara hutsez etiketatzea arau hauste larritzat jo duelako.

2012ko abenduaren 14a
13:12
Entzun

Esnea Espainian ontziratzen denez, etiketak gazteleraz egon behar dutela dio ebazpenak. Bi asteko epea izango dute alegazioak aurkezteko. Azken erabakia gobernu berriaren esku egongo da.

Iñigo Santxo abokatuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren egin duen legearen interpretazioa “txarra, gaiztoa eta fede txarrekoa” da. Izan ere, produktua kontsumitzaile euskaldunei zuzentzen zaien neurrian, etiketatze legea betetzen duela azpimarratu du. “Ez da kontsumitzailerik kaltetua izango, Euskal Herria esnea euskaldunengana zuzentzen du bere produktua eta euskaldunak badaki zer den. Eta euskalduna ez denak oso erreza dauka beste bat hartzea, merkatua anitza delako”. Hala izanik, legearen baldintza materiala betetzen dela argitu du.

Hori dela eta, Urkulluri eskatu diote “euskaldunen aldeko interpretazioa” egin dezan eta prozedura eta isuna bertan behera utz ditzan. Estitxu Garai Euskal Herria Esneako prentsa arduradunak azaldu duenez, ebazpenak euskara soilez etiketatzeko debekua ezartzen du.

Eusko Jaurlaritzak iraila hasieran abiatu zuen prozedura, Kaiku enpresaren salaketa bat izan zela medio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.