POLITIKA
Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko eskatu die Barrenak PSNri eta NEBri
Gerra zibilan fusilatutakoei omenaldia egin die Batasunak gaur Sartagudan. Lizarra inguruko ehun lagun baino gehiago bildu dira gaur 1936.urtean hasi zen diktaduraren 70.urteurrenean. Egintza politikoaren lema “Frankismoaren aurka: AUTODETERMINAZIOA” izan da.
“Garai hartan ezkerrek defendatu zuten planteamenduarekin bat egiteko” exijitu die PSNri eta NEBri Pernando Barrenak ekitaldian, “Euskal Herria elkartua ezkerraren lurralde bihurtzen duelako”. Guzti hori “eskuinaren proiektu inposatzaile eta autoritarioari” aurre egiteko dela nabarmendu du. Sartagudan egin den omenaldian Progreso Mangado, Jose Mari Esparza eta Pernando Barrena izan dira solaskideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu