Espainiako Konstituzioa

Euskal Herria "mehatxuetatik libre" ez dagoela ohartarazi dute

Independentistak sareak manifestazioa egindo du abenduaren 6an Durangon 12:30ean Espainiako Konstituzioa "herrien kartzela" dela salatzeko.

Independentistak sarekoak Espainako Konstituzioa sinbolikoki hausten. INDEPENDENTISTAK SAREA, @INDESAREA
gotzon hermosilla
2017ko abenduaren 4a
13:06
Entzun

Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean egin dute aurkezpena Independentistak sarekoek. Kide batzuek suziriak pizten zituzten bitartean, beste batzuek konstituzioaren azalaren kopiak apurtu egin dituzte.

Independentistak sareko bozeramaile Txutxi Ariznabarretak nabarmendu du Espainiako konstituzioa "azken 40 urtean Euskal Herriko nahiak eta asmoak mozteko tresna" izan dela, eta hori areagotu dela azken asteetan, Katalunian prozesu subiranistaren kontrako erasoen eta 155. artikuluaren ezarpenaren ondorioz. "Euskal Herria ez da oasi bat", esan du, "eta hemen ez gaude eraso eta mehatxu horietatik salbu". Kataluniako prozesuak "espainiar ultranazionalismoaren alderik beltz eta makurrena" agerrarazi duela erantsi du.

Horren aurrean, dei egin die Euskal Herriko eragile eta herritarrei "urratsak egiteko" eta estatu egiturak sortzen joateko "euskal errepublika lortzeko bidean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.