Biharko Gernikako Estatutuaren urteurrenaren harira, Bilduk Euskal Herria nazio gisa aitortzen duen estatutua eta herritarren erabakitzeko eskubidea jasotzen duena eskatu du gaur. Zuriñe Gaintza Bizkaiko batzarkideak eta Joseba Gezuraga EAko Bizkaiko presidenteak Gernikako Estatutua "gaindituta" dagoela esan dute, eta biharko egunean herritarrek ospatzeko ezer ez dutela.
"Gernikako Estatutuak ez die eskakizun nazionalei erantzuna ematen. Gure apustua, Bildurena eta subiranista guztiona, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidean sakontzea besterik ezin du izan". Gainera, ETAren aurreko asteko adierazpenak gatazka politikoari heltzeko beharra azpimarratzen duela esan dute.
"Gatazka bere handitasunean landu behar da, ondorio guztiekin, konponbidea behin betikoa izan dadin eta euskal gizarteak eskatzen dituen gakoei erantzun diezaien.