Euskal Herria-Palestina Sareak antolatutako ekitaldiak, Nakbaren urteurrena dela eta.

2013ko maiatzaren 15a
18:22
Entzun

Gaur

Iruñean, Ilian Pappek hitzaldia eskainiko dute Iruñeko Gurutze Plaza institutuan, 20:30ean.
-Elizondon, “Preso politikoak Palestinan eta Euskal Herrian” hitzaldia izango da 20:00etan.

Bihar

Bilbon, Boikot akademikoari buruzko mintegiaren barruan, 09:30etatik 11:30etara Apartheid sisteman hezkuntzaren garrantziaz ariko dira, Hector Grad eta Haidar Eid (Al-Aqsa Gazako unibertsitateko irakaslea). 11:00etatik 14:00etara Agustin Velloso eta Haidar Eid izango dira. 16:30etatik 20:30etara berriz, Europako hainbat unibertsitatetako esperientziak izango dituzte hizpide John Bennet, Laia Haurie,Tom Hickey eta Lidon Sorianok.
Urretxu-Zumarragako gaztetxean berriz, Adel izango da arratsaldeko 18:00etan.

Etzi

Bilbon, La Bolsan Jonh Benneten laguntzarekin UEUn boikot akademikoa nola egin azaltzeko tailerra izango da, 10:00etan.
Kulturaktua musika jaialdia izango da Adarrots, Palestinian Unit eta Maysa Daw taldeekin, Bilborocken, 21:00etan.

Donostian, hitzaldia eskainiko dute Koldo Mitxelenan, Tom Hickey eta Jonh Bennetek, 18:30ean.

Larunbata

Palestina Euskal Herria Eguna Elizondon.
Egun osoan hainbat tailer, erakusketa, euskal eta palestinar dantzak, eta haurren txokoa izango dira.
James Petrasek eta Adel Abou Salemenek hitzaldia emango dute, 11:00etan.
Herrira-rekin batera elkarretaratzea egingo da herriko plazan, 'Preso Palestinarrak Etxera, Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira' lelopean, 12:00etan .
Ekitaldia izango da Sarearen eskutik. Ondoren bazkaria izango da eta Fermin Valenciak kantaldia eskainiko du, 12:30etan.
Maysa Dawren kantaldia izango da, 20:00etan, eta ondoren, kontzertuak izango dira Palestinian Unit (Gaza), La Jodedera (EH-Kuba), Kasu (Iruñea), Tirry & Tery taldeen eskutik, 22:00etatik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.