euskal presoak

Euskal Herrian da Oier Oa

Preso ohia Plaisir hiriko atxikitze zentrora eraman zuten ekainaren 18an. 

Oier Oa, aske utzi berritan. ETXERAT ELKARTEA
2015eko uztailaren 2a
10:12
Entzun

Etxerat elkarteak eman du berria: Oier Oa euskal preso ohia aske utzi dute Barajasko aireportuan, Frantziatik kanporatu ostean. Euskal Herrira heldu, eta omenaldia egin diote Donostiako Gros auzoan.

Ekainaren 18an Plaisir hiriko atxikitze zentroan atxiki zuten Oa. Frantzian bizitzeko jarritako debekua gauzatzeko prozesuaren barnean egin zuten atxiloketa. Izan ere, ordura arte, Sartrouvillen asignatua zen Oa. Handik eraman dute Madrilera.

Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin zuen Oier Oa preso ohiaren aurkako auzia joan den hilaren hasieran, eta, hortaz, euroagindurik ez daukate Oaren aurka. Eta, preseski, asignazio egoera kontraesan juridiko bati lotua zen. Haren aurkako euroagindua ukatu baitzion Frantziak Espainiari. Baina, aldi berean, Frantzian bizitzeko debekua jarri zion Frantziako justiziak. 

Oak Larresoron bizitzeko eskaera egin du behin eta berriz, familia eta lana bertan dituela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.