Ibarretxek eta berak "Katalunian eta Euskadin" dituzten planak aurrera ateratzeko gogoa dutela esan du Masek bilera ostean. "Askatasun osoa eta osotasun nazionala berreskuratzeko" ere "desira" badutela gaineratu du.
Euskal Herriak abantaila duela esan du Masek, Gobernu "nazionalista" duelako. Gainera, Katalanek ere "abantaila txiki bat" badutela onartu du, izan ere, Kataluaniako parlamentuak hartzen duen erabakia onartzeko konpromezua hartua du Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Haatik, Eusko Legebiltzarrean ateratzen den planaren aurrean Espainiako Gobernuak konpromezu berdina hartzea gustatuko litzaiokela esan du.
Espainiako Gobernuari ere egin diote erreferentzia, eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu zioten. Espainiako Gobernuari denbora eman behar zaiola esan zuen Masek, eta Ibarretxek, berriz, HZ baliogabetzearen inguruan, horrek nori egiten dion on galdetu dio.
"Euskadi" ez dela "Estatu espainiarraren menpeko zati bat" esan du Ibarretxek, eta ez dagoela prest euskal nortasuna desegiten uzteko. "Espainiako estatuarekin proiektu bateratu bat" aurrera eraman dezakeela esan du, baina norbere nortasunak errespetatuta.
Politika
Euskal Herrian eta Katalunian berdin jokatzeko eskatu dio Masek PSOEri
CiUko buruzagi Artur Mas eta Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek bilera egin dute gaur Ajuria Enean. Mas PSOEri zuzendu zaio bilera ondoren, eta Katalunian egingo duen bezala, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxeren planaren inguruan hartuko duen erabakia errespetatzeko eskatu dio. Lehendakaria ere ildo beretik aritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu