Hizkuntz eskubideak zapuzterakoan beste eskubide batzuk ere urratzen direla jasotzen du Behatokiaren txostenak. Izan ere, informazio eskubidea eta tratamendu berdina izateko eskubidea ere urratzen direla diote.
Nafarroak "zoritxarrez" hizkuntz eskubideen ereduaren kontrakoa izaten jarraitzen duela esan dute, eta Frantziako Gobernuak, berriz, Europako "tropelaren buztaneko azken lekuan" jarraitzen duela hizkuntz eskubieei dagokionean.
Manifestazioa larunbatean
Era berean, larunbatean Iruñan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioa hizkuntz eskubideen alde izango da Hizkuntz eskubideak, Denon Konpromisoa leloarekin. 17:30ean aterako da Golem zinemetatik
Hizkuntz eskubideak
Euskal Herrian ez direla hizkuntz eskubideak errespetatzen salatu du Behatokiak
Hizkuntz eskubideen Behatokiko zuzendari Juan Inazio Hartsuaga eta Kontseiluako idazkari nagusi Xabien Mendigurenek Behatokiaren 2003ko txostenaren auzkezpena egin dute gaur, eta euskaldunen hizkuntz eskubideei dagokionean "iazko leku berean" gaudela azpimarratu dute. Euskaldunen hizkuntz eskubideak "Euskal Herri osoan" urratzen direla esan dute. Urraketa hori "administrazio guztiek" egiten dutela azaldu dute, eta askotan administrazioek beraiek egindako legeei muzin egiten dietela eskubide horiek urratzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu