Mundakan (Bizkaia) EAko kideek atzo egindako afarian, Erraztik aipatu zuen ez dutela onartuko Euskal Herrian hasitakoaskatze prozesua etetea. Erraztik gaineratu zuen EAJko lehendakari Josu Jon Imazek defendatzen duen “partekatutako burujabetza” zehaztu gabeko interesei uko egiteko “zuribide faltsua” dela. Autodeter minazio eskubidea ukatu ezin daitekeen eskubidea dela irizten du Erraztik, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeen burujabetza osoa lortzeko gogor egingo duela lan EAk.
Erraztik adierazi du EAren xedea Euskal Herrian errepublika bat eratzea dela, Europako Batasunaren barruan.
EAko lehendakariak kezka agertu du, kale borrokako ekintzak areagotu direlako, eta eraso horiek zein zinegotzien aurkakoak abertzaleen eskubideak ukatuk nahi dituztenentzat baliagarri direlako.
politika
Euskal Herriaren askatze prozesua etetea ez dutela onartuko adierazi du Erraztik
EAko lehendakari Begoña Erraztik esan du ez dutela onartuko Euskal Herrian hasitako askatze prozesua etetea. “Autodeterminazio eskubidea ukatu ezin daitekeen eskubidea da, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeen burujabetza lortzeko gogor egingo du lan EAk”, adierazi du Erraztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu