Politika

"Euskal Herriaren eskubideen aldeko" ekitaldi politikoa ez du galaraziko Herrizango Sailak

Hala jakinarazi du Rodolfo Ares sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketaren bidez. Bihar eguerdian Bilbon egitekoa da ekitaldi hori. Hasiera batean, manifestaziora deitu zuten antolatzaileek, baina Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ezarritako ibilbidea ikusita, ekitaldia egitea erabaki dute.

2010eko abuztuaren 26a
10:17
Entzun
"Ez dute beste ibilbidea egin nahi izan. Abiapuntuan geratu nahi dute, egin dezakete, egingo dute. Normaltasunez egitea espero dut", esan du Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hau da, herritar talde batek antolatutako bihar eguerdian Bilbon egitekoa den "Euskal Herriaren eskubideen aldeko" ekitaldi politikoa ez du galaraziko Herrizaingo Sailak. Nolanahi ere, oharra egin die Aresek antolataileei: hurbiletik zainduko dituztela "indarrean den legedia" betetzen dela bermatzeko.

Bilboko Aste Nagusiko egun handia da biharkoa, eta egun seinalatu horretarako Euskal Herriaren eskubideen alde lelopean manifestaziorako deia egin zuen herritar talde batek. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, ordea, ez zuen onartu antolatzaileek proposatutako ibilbidea -Zabalburun hasi eta udaletxean amaitu-, eta egitekotan, Zabalburutik Autonomia kalean barrena Aita Nagusia plazara joateko agindu zien.

Antolatzaileek ez dute onartu ibilbide hori, Herrizaingo Sailak "manifestazioa dexitxuratu" nahi duela iritzita. Hori dela eta, atzo iragarri zuiten manifestazioa barik ekitaldi politikoa egingo zutela Zabalburun bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.