nazio garapen biltzarra

Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko lanean da Nazio Garapen Biltzarra

Nazio Garapen Biltzarrak bere erronkak eman zituen ezagutzera uztailan, eta irailean berriro ere martxan da. Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko herri estrategia bideratzeko emango dituzten pausoak azaldu dituzte gaurko prentsa aurrekoan.

2004ko irailaren 7a
18:02
Entzun
Eginbeharren artean, lehenik, nazio programazioa osatzea izango da. Nazio eraikuntza estrategia gorpuztu nahi du Nazio Garapen Biltzarrak. Bigarrenik, nazio erakundetzea bultzatuko du eta Udalbiltza berrosatzeko bidea egin dezaten bultzatuko dituzte egungo instituzioak. Hirugarrenik, Euskal Herriaren eraikuntzarako funtsezkoak diren egitura, egitasmo edo instituzioak erasotzen direnean erantzun bat emateko tresnak dituen batzordea bultzatuko du Nazio Garapen Biltzarrak. Laugarrenik, gogoeta landuko dute.

Era horretan, Euskal Herriko mugimendu sozial guztiekin bilerak eskatuko ditu Nazio Garapen Biltzarrak iraila eta urrian zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.