Internazionalismoa

Euskal Herriaren Lagunak bildu ditu Askapenak Leitzan

Hainbat herrialdeetako ordezkariak bildu dira, aurtengo ikasturterako erronkak eztabaidatu eta zehazteko.

Agerraldia egin dute Leitzan batutako Euskal Herriko Lagunak sareko kideek. ASKAPENA
2014ko urriaren 25a
11:49
Entzun

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Euskal Herrira etorri dira Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideak; Leitzara, zehazki. Alemania, Italia, Irlanda, Paris, Madrid, Andaluzia, Aragoi, Portugal eta Herrialde Katalanetako kideak batu dira, 25 ordezkari guztira. Hainbat eragileekin biltzeaz gain, hasia den ikasturte politikorako lan ildoak ere erabaki dituzte.

Gaur egindako agerraldian, aurtengo ikasturteari jarritako erronkak azaldu dituzte, Euskal Herriak bidelagun gaitu kanpainaren bitartez garatuko dituzten erronkak, alegia. Batetik, “Euskal Herriarekiko Estatu espainiar eta frantsesak” duten “paper errepresiboa” salatzeko konpromisoa hartu dute, norbere herriadean. Horrekin batera, “Euskal Herrian egingo diren dinamikak” indartzeko erabakia ere hartu dute, urtarrileko euskal presoen eskubideen aldeko ohiko manifestazioa, kasurako. Bestalde, “Euskal Herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen ari diren pausuak” ezagutzera eman nahi dituzte Euskal Herriaren Lagunek haien herrialdeetan.

Jakinarazi dutenez, ikasturteari amaiera emateko manifestazio internazionalista egingo dute Madrilen. Diotenez, “internazionalismoa praktika politiko bezala indatu” eta “kurtso osoan batutako indarra erakutsi” nahi dute ekimen horren bitartez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.