Apirilaren 12an izango da aurten Aberri Eguna, baina Udalbiltza-Udalbidek aurreko egunean ospatuko du, larunbatean, Euskal Herriko aberria Euskadi da lelopean. Bizkaian, Jata mendian egingo duteekitaldia (Mungiatik gertu dago), 11:00etatik aurrera. Aberri Eguneko manifestua irakurriko dute, eta mokadua eta musika ere izango dira.
EAJko eta EAko hautetsiek osatzen dute Udalbide.
Nazio Eztabaida Guneak, iragarria duen bezala, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) ospatuko du Aberri Eguna, apirilaren 12an. Hirugarren urtez jarraian egin die Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herriko eragile, alderdi eta banakoei Aberri Egun bateratuan parte hartzera.
Politika
'Euskal Herriko aberria Euskadi da', Udalbideren Aberri Eguneko leloa
Apirilaren 11n egingo du ospakizuna, Bizkaian, Jata mendian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu