Prozesuaren inguruko eztabaida Estrasburgon / Erreakzioak

Euskal Herriko arazoa Europarena ere badela agerian geratu dela uste du Jaurlaritzak

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazpen isntituzionala irakurri du Estrasburgon. Azkaratek ohartarazi du euskaldunei dagokiela gatazka bideratzea. Hala ere, nabarmendu duenez gaur agerian geratu da Europako afera ere badela.

2006ko urriaren 25a
17:59
Entzun
Gatazka bideratzea euskaldunei dagokiela azpimarratu arren, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzak Estrasburgora bidali duen ordezkaritzaren buruak adierazi du gauzko eztabaida lagungarria izango dela. Izan ere, Azkarateren arabera, gaur agerian geratu da euskal auzia Europaren afera ere badela.

Estrasburgoko Legebiltzarrak euskal gatazkari "adierazitako babesa" guztiz baikorra da eta Euskal Herrian bakea lortzeko "ezinbesteko onurak" ekarriko ditu Azkarateren ustez. Jaurlaritzako bozeramaileren ustez "itxaropentsua da europar guztiak ordezkatzen dituen erakundeak gure herrialdeko bake prozesuari babesa ematea beharrezkoa dela ulertzea".

EAJ: "Europak gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko bidean babesa ematea, pizgarria da"

Josune Ariztondo EAJren EBBko idazkariaren ustez "pizgarria" da Euskal Herriko gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko babesa jasotzea Europako Parlamentutik. Nabarmendu du "apustu arriskutsua" izango dela baina hala ere, adierazi du "onuragarria" izango dela gizarte osoarentzat.

PSE: "Guztiz logikoa da Europako Parlamentuak bakearen eta askatasunaren bideari bermea ematea"

Euskal Herriko gatazka elkarrizketa bidez konpontzearen alde agertu da azkenean Europako Legebiltzarra. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarentzat "guztiz logikoa" da Estrasburgoko eurodiputatuek hartutako jarrera. Izan ere, Lopezen ustez, "bakearen eta askatasunaren bideari" eman diote babesa.

Era berean, PPren jarrera salatu eta "arduragabetzat" jo du. Lopezen ustez, Espainiako Gobernuaren aurkako jazarpen estrategia baten barruan kokatzen da" alderdi polpularraren jarrera.

EA: "Europako Legebiltzarrak onartutako ebazpena bakearen eta normalizazioaren alde egindako lanaren berrespena izan da"

Begoña Errazti EAko presidenteak Estrasburgon azpimarratu duenez, gaur onartutako ebazpenarekin Europako Legebiltzarrak "berretsi" egin du bake prozesuaren alde egindako lana. Era berean, Erraztiren arabera "Europako alderdi askoren konpromisoa" erakutsi du.

Halaber, PPren jarrera deitoratu du. Izan ere, Erraztiren hitzetan "zaila da ulertzea alderdi politiko batek bakearen eta elkarbizitza normalizatu baten aurkako jarrera defendatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.