Politika

Euskal Herriko egoera politikoa mintzagai Katalunian

Pau i Democracia plataformak Paul Rios, Arantza Santesteban eta Josean Magila bilduko ditu Bartzelonan mahai inguru batean, ostegunean.

Mahai-inguruaren kartela. PAU I DEMOCRACIA
2014ko martxoaren 25a
12:32
Entzun

Euskal Herriko egungo egoera politikoaren harira, Pau i Democracia plataformak (Bakea eta Demokrazia) mahai ingurua antolatu du, El cami cap a la resolucio del conflicte i la pau al Pais Basc (Bake eta gatazkaren konponbiderako bidean Euskal Herrian) izenburupean. Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, Arantza Santesteban Ipar Hegoa Fundazioko kideak eta Josean Magila Herrira auzian inputatuak parte hartuko dute; Aureli Argemi CIEMEN erakundeko presidente emeritua izango da moderatzailea. CIEMEN aretoan egingo dute, ostegunean, 19:30ean. Riosek bake prozesuaren egungo egoeraz hitz egingo du, Santestebanek euskal gizarteak prozesua nola bizi duen azalduko du, eta Magilak euskal preso politikoek bizi duten egoeraz jardungo du.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbidera idatzi daiteke: [email protected].

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.