Gizartea

Euskal Herriko etxe-agentziei 500.000 euroko iruzurra egitea leporatuta, gizonezko bat atxilotu dute Espainian

2008ko azaroaren 1a
13:41
Entzun
Espainiako Polizia Judizialak 33 urteko gizonezko bat -F.G.M.- atxilotu du Zaragozan (Espainia), Euskal Herriko etxe-agentziei 500.000 euroko iruzurra egin dielakoan.

Poliziak dioenez, gizonezkoak hainbat izen erabiltzen zituen iruzurra egiteko eta eraikuntzako enpresa batzuen ordezkaria edo bitartekaria zela esaten zien etxe-agentziei. Hala, etxe batzuen truke dirua lortzen zuen, etxe horiekin zerikusirik izan gabe. Horretaz gain, 1 Formulako talde onenetako baten ordezkaria zela ere esan zien.

Zortzi iruzur kasutan lortu zuen 500.000 euro biltzea, Poliziaren arabera.

Gaur jakin denez, asteartean atzeman zuten. Ertzaintza ere haren bila zebilen, EAEko Auzitegi Nagusiak aginduta. Kataluniako auzitegiek ere hura atxilotzeko eskatua zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.