Hauxe da idatzia hitzez hitz:
“Pablo Muñoz zuzendariaren atxiloketa dela eta behean sinatzen dugun zuzendariok ondorengoa adierazi nahi dugu:
1.- Pablo Muñoz Noticias egunkaria taldearen zuzendariaren atxiloketa arbuiatzen dugu.
2.- Elkartasuna adierazi nahi diegu Noticias taldearen zuzendaritza taldeari eta langileei.
3.- Konbentzituta gaude Pablo Muñoz errugabea dela eta berehala askatzeko eskatzen dugu.
4.- Euskal Herriko komunikabide guztien aurkako edozein eratako presio edo erasoak bertan behera uzteko exijitzen dugu.
Sinatzaileak:
Andoni Ortuzar (EITBko Zuzendari Nagusia)
Josu Juaristi (Gara-ko zuzendaria)
Iñaki Gonzalez (Deia-ko zuzendaria)
Hur Gorostiaga (Le Journal-eko zuzendaria)
Martxelo Otamendi (Berria-ko zuzendaria)
Bingen Zupiria (ETBko zuzendaria)
Odile Krutzeta (Euskadi Irratiko zuzendaria)
Iñigo Camino (Radio Euskadiko zuzendaria)
J.R. Diez Unzueta (Radio Vitoriako zuzendaria)
Julian Beloki (EITB irratiko zuzendari-koordinatzailea)”
Polizia operazioa
Euskal Herriko hainbat komunikabidetako zuzendariek Pablo Muñoz askatzea exijitu dute
Euskal Herriko komunikabide batzuetako zuzendariek idatzi bat kaleratu dute Pablo Muñoz Noticias taldeko zuzendariaren atxiloketa arbuiatuz. Euskal Herriko komunikabideen aurkako neurriekin amaitzeko eskatu dute eta elkartasuna adierazi diete Noticias taldeko zuzendaritza taldeari eta langileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu