Rosa Diezen alderdiak, UPyDk, lehen egoitza zabaldu du gaur Euskal Herrian, Gasteizen. Eta ez da azkena izango: Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzak datorren astean inauguratuko dituzte. Rosa Diez Espainiako Kongresuko diputatua izan da inaugurazioan, Fernando Maura alderdiko EAEko koordintzailearekin (PPko kide ohia).
Martxoaren 1ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta UPyDk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurkeztuko ditu hautagaiak; hiru probintzietan eserlekua lortzea espero dutela esan du Diezek. Zerrendak Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten jendearekin osatuko dituztela aurreratu dute, eta gehienek ez dutela inolako alderdi politikotan jardun. Pilar Ruiz izango da Gipuzkoako zerrendaburua, ETAk hildako Joseba Pagazaurtunduaren ama. Pagazaurtunduaren alarguna ere zerrendan egongo da, Toti Estibaliz.
Politika
Euskal Herriko lehen egoitza zabaldu du UPyDk
Gasteizko egoitza gaur inauguratu du Rosa Diezek; Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa datorren astean irekiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu