Juan Mari Mujikak (Ataun, Gipuzkoa) gaur jakinarazi du abenduaren 11n poliziek bahitu egin zutela, eta salaketa jarri duela Baionako auzitegian. Bere abokatu Maritxu Paulus-Basurkorekin eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten zenbait elkarteko ordezkariekin prentsaurrekoa eman du, Baionan.
Mujika abenduaren 11n 9:00etan Donapaleura (Nafarroa Beherea) joan zen autoz, erosketak egitera. Bueltan, polizi moduan identifikatu ziren hiru pertsonek galdeketa egin behar ziotela-eta beraiekin joateko esan zioten, hark kontatu duenez. Honen arabera, autoz Pagola mendiaren ingurura eraman zuten eta orduan ohartu zen polizia haiek espainiarrak zirela eta ez frantziarrak, hasieran uste izan zuen moduan. Mehatxatu egin zuten eta eurekin kolaboratzeko presionatu egin zuten, Mujikak dioenez. Berak pentsatzeko astia behar zuela erantzun eta beste hitzordu bat ezarri zuen polizia haiekin. Mujika, baina, ez zen hitzordura agertu.
Politika
Euskal herritar batek salatu du poliziek bahitu egin zutela
Abenduaren 11n Donapaleutik etxera zihoala, hiru pertsonek bahitu eta mendi aldera eraman zutela adierazi du Juan Mari Mujikak, eta eurekin kolaboratzeko "presionatu" zutela. Bere abokatuarekin batera, salaketa jarri du gaur Baionako auzitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu