Normalizazio politikoan aurrera egiteko euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea babestu du Eusko Legebiltzarrak. EAJ, EA, EB, Ezker Abertzalea eta Aralar taldearen aldeko botoei esker onartu zuen atzo Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidearen aldeko ebazpena. PSE-EEk eta PPk, berriz, legez besteko proposamenaren aurka bozkatu zuten.
EAk eta Ezker Batuak autodeterminazioeskubideari buruz Legebiltzarrera eramandako ebazpenak iragan maiatzaren 21ean Montenegron egindako erreferendumadu oinarri.Legebiltzarraren gehiengoakbabestutakoproposamenak Montenegroko herria zoriondu du, «herri orok bere etorkizunari buruz erabakitzeko duen eskubidea baliatu duelako». Eta, halaber, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea defendatu du, bai etanormalizazio politikoari buruzko akordioa lortzea ahalbidetuko duen «bazterketarik gabeko elkarrizketaren» alde egin ere.
GATAZKEN KONPONBIDEA.Aldeko botoa eman zuten taldeek euskal gatazkaren konponbidean erabakitzeko eskubideak duen garrantzia nabarmendu zuten. PSEk eta PPk aurkako botoa eman arren, argudio ezberdinak eman zituzten autodeterminazio eskubidea alboratzeko. Sozialistek argi utzi zuten autodeterminazio eskubidea Gernikako Estatutua eta Espainiako Konstituzioan ezarritakoaren menpe dagoela. PPk, ostera, euskal herritarrek erabakitzeko eskubiderik ez dutela esan zuen.
EAk eta EBk Montenegroko adibidea hartu zuten negoziazio eta elkarrizketaren bidez auzi politikoak konpondu daitezkeela erakusteko. EAko Juan Porresek nabarmendu zuenez, «negoziazioaren eta kontsultaren bidez posible da aintzinako gizarteratze arazoak konpontzea». Oskar Matute EBko legebiltzarkideak adierazi zuen Montenegroko adibideak erakusten duela posible dela «erabakitzeko eskubideari buruzko ikuspuntu ezberdinak batzen dituen metodo demokratiko bat topatzea». Euskal Herrira etorrita, erabakitzeko eskubideari buruzko «joko arauak» adosteak bake prozesua «desblokeatuko» lukeela gaineratu zuen.
Bestalde, EAB taldeko bozeramaile Nekane Erauskinek azpimarratu zuenez, «autodeterminazio eskubidea ez da arazoa, irtenbidea baizik». Hartara, Euskal Herriko gatazka konpontzeko «gakoa» autodeterminazio eskubidea aitortzea dela azaldu zuen.
PSE-EEko Patxi Lopezerabakitzeko eskubidean «sakontzeko prest» agertu zen, baina beti ere legedia errespetatzen den neurrian. Eskubide hori Konstituzioaren eta Estatutuaren barruan gauzatu behar dela azpimarratu zuen. Halaber, euskal herritarren artean «adostasunak zabaltzeko» beharra nabarmendu zuen, eta ziurtzat jo zuen akordio horiek bake prozesuak aurrera egin ahala lortuko direla.
PSEko ordezkariari zuzenean erantzun zion EAJk, Jose Antonio Rubalkabaren ahotik. Haren esanetan,«erabakitzeko eskubidea ixten denean zaila da beste adostasunetara iristea». Ildo horretan,erabakitzekoeskubidea defendatu zuen, euskal gizartearen «gehiengoaren» eskaera delako.
Aintzane Ezenarro Aralarreko eledunak deitoratu egin zuen PSEk gai horri buruz duen jarrera aldatu ez izana, horrek akordio bat lortzea «zaildu» egiten duelako.
Bestetik, PPko Leopoldo Barredak ukatu egin zuen euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea duenik, bere ustez, «Espainiarekin batera erabakitzen dutelako».
«Euskal Herriko gatazka konpontzeko gakoa autodeterminazio eskubidea aitortzea da»
nekane erauskin
ezker abertzalea
«Erabakitzeko eskubidea itxi egiten denean zaila da beste edozein adostasun lortzea»
jose antonio rubalkaba
eaj
«Erabakitzeko eskubidean sakontzeko prest gaude, baina legedia errespetatzen den neurrian»
patxi lopez
pse-ee
«Negoziazioaren eta kontsultaren bidez, posible da antzinako gizarteratze arazoak konpontzea»
juan porres
eusko alkartasuna
Euskal herritarren erabaki eskubidea babestu du Eusko Legebiltzarrak
Hirukoak, EABk eta Aralarrek diote konponbiderako gakoa eskubide hori aitortzea dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu