Europako hauteskundeak

Euskal herritarrez osatutako zerrenda aurkeztea proposatu dute

Ekainaren 13an egingo diren Europako bozetan herritarrekin osatutako zerrenda aurkezteko proposamena egin dute gaur. Prentsaurrean azaldu direnek, argi azaldu nahi izan dute ez dutela inongo alderdirik ordezkatzen. Euskal herritar guztiek egun berean bozka emateko aukera "historikoa" izango dutela-eta, Europan Euskal Herriaren ahotsa entzuteko beharra azaldu dute. Batzar irekia egingo dute datorren larunbatean Miramar jauregian (Donostia).

2004ko apirilaren 17a
23:05
Entzun
Hala esan du Roberto Aranbide hendaiarrak: "Inoiz ez bezela Euskal Herritar guztiok egun berdinean bozkatzeko aukera izango dugu, errealitatea hori Europari argi eta garbi azaltzea ezinbestekotzat jotzen dugu".

Zerrenda bateratu hori aurkeztu aurretik, batzar irekia egingo dute datorren larunbatean Donostiako Miramar jauregian, eta interesa duten herritar guztiei hara joateko dei egin diete. Batzarraren ondoren ezagutuko dira proposamenaren xehetasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.