Airearen kutsadura maila behar baino altuagoa dela jakinarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Airearen kalitateari buruz eginiko lehen datu baseak argi utzi du, halaber, Euskal Herriko hirietako airearen kutsadura maila ere behar baino altuagoa dela. Izan ere, OMEk ezarritako muga gainditzen dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuek. Bilbok izan ezik, gainerakoak oso gutxigatik zeharkatu dute metro kubiko bakoitzeko 20 mikrogramo aire kutsagarriko muga: Gasteizen 21 mikrogramo metro kubikoko, eta Donostian eta Iruñean, 23; Bilbon, ostera, 30 mikrogramo metro kubiko aire bakoitzeko.
Maria Neira OMEko Osasun Publiko eta Ingurumen zuzendariak azaldu duenez, datu basearen helburua ez da herrialdeen «sailkapena» egitea, hiri bakoitzaren kutsagarritasun maila ezagutzea baizik. «Kokagune geografikoak asko eragiten du, bereziki industria eremuetatik gertu badaude».
Euskal hiriburuetako aireak OMEk jarritako kutsadura mugak gainditzen ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu